Andoni Ortuzar: "Gure autogobernua arriskutan dago. Alderdi batzuk hor dabiltza esaten kendu nahi dutela. Baina horrelakorik egin nahi duenak aurrean izango gaitu. Hemen egongo gara, ez diegu utziko. Daukaguna babestu behar dugu eta gehiago nahi dugu."
Andoni Ortuzar: "Eta hortik dabil Ezker Abertzalea, nora ezean, zer diren ere ez dakite: iraultzaileak edo erabakiorrak. Legebiltzarrean, konplexurik gabe PPrekin bat egiten dute Eusko Jaurlaritzari eta EAJri kontra. Espainiako Gobernuari musutruk bozkatzen dizkiote dekretuak."
Iñigo Urkullu: "Gizarte eta nazio eraikuntzan aurrera egingo dugu. Bizikidetzan eta Autogobernuan aurrera egingo dugu. Zure asmoak, gure konpromisoak. Zure nahiak, gure helburuak."
Aitor Esteban: "Kongresuan 5, senatuan 6. Ez gara asko herri txikia garalako. Harrokeri barik, gure eskainu gitxi horreek euskaldunentzat baliotsuak izan dirala esan daikegu. Jakin dogula ekaitzari aurre egiten eta haize onak hartzen gure berba betetzeko. Gauza onak lortzeko."