6

Osasuna, enplegua eta ekonomia; panorama politiko konbultsua gure inguruan. Horiek dira landu behar ditugun esparruak. Jokoan daukagu Herri honen etorkizuna. Arazoak ditugu, baina konponbideak planteatu behar ditugu.

Herri honen indarrean eta sendotasunean sinesten dugu. Eta konbentzituta gaude euskal autogobernua gai izango dela gaur egun ditugun arazoak konpontzeko behar diren erantzunak emateko.

Gure helburu bat izan bada autogobernua finkatzea eta sendotzea; gaur nahi hori inoiz baino beharrezkoagoa da. Gernikako Estatutua betetzea, Euskadirentzat konpetentzia guztiak lortzea da lehen urratsa.

Alderdikideok, abertzaleok, Euskadik behar gaitu! Herri honen askatasuna dugu zain. Aberri Egun honetan, baietz esango diogu euskal autogobernuari, burujabetzari. Bai esango diogu Euskadi askeari! Gora Euskadi askatuta!

EAJ-PNVren agiria 2021eko Aberri Egunean

KartelaPDF 1.7Mb